Asteburuan bi txirrindulari erreskatatu dituzte Pagoeta Natura Parketik

Andrea Zipitria 2023ko eka. 12a, 10:32

Korapilatsua izan zen larunbata, Pagoeta Natura Parkean. Bi istripu izan ziren Urdaneta inguruan. 

Larunbatean bi txirrindularik istripua izan zuten Zarautz eta Aia artean kokatutako Pagoeta Natura Parkean, eta horregatik, Larrialdi Zerbitzuek erreskatatu behar izan zituzten. 

Hain zuzen ere, bi ezbehar izan ziren: lehenengoa, 9:30ak inguruan suertatu zen. Urdaneta inguruan dagoen pista asfaltatu batean. Txirrindulari batek, sorbalda atera zuen. Hori dela eta, suhiltzaileak, anbulantzia eta helikopteroa bertaratu ziren kirolariaren bila, eta ospitale batera eraman zuten.

Handik gutxira, gertakari horretatik gertu, Larrialdi Zerbitzuek berriro esku-hartze bat egin behar izan zuten beste txirrindulari baten erorketagatik. Kasu honetan, Ertzaintzaren helikopteroan eraman zuten txirrindularia, sorbaldan eta saihetsetan min handia zuela ikusita.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide