Andoni Iruretagoiena eta Xabat Olaizola txapeldunorde binakako euskal pentatloian

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 12a, 15:30

Mahala Binakako Euskal Pentatloi Txapelketa podiuma. (Ataria.eus)

Alde oso eskasarekin, baina, Gabirondo-Telleria izan ziren nagusi atzo Tolosan jokatutako lehian.

Mahala Binakako Euskal Pentatloi Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Tolosako zezen plazan, eta gizonezkoetan, marka birrindu egin zuten Julen Gabirondok eta Beñat Telleriak, 39 minutu eta 45 segundorekin.

Hala eta guztiz ere, txapela irabazteko sufritzea tokatu zitzaien; izan ere, Andoni Iruretagoiena aiarra eta Xabat Olaizola zarauztarra oso gertu izan zituzten.  Azkenean, 19 segundo eskasera gertu ziren, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Emakumezkoetan, Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz izan ziren nagusi, hauek ere marka berri jarrita.

Gizonezkoen sailkapena

  1. Julen Gabirondo-Beñat Telleria 36.15
  2. Andoni Iruretagoiena-Xabat Olaizola 36.34
  3. Aritz Irazabal-Beñat Amade 38.33
  4. Ioritz Gisasola-Jon Gisasola 39.17
  5. Xabier Zaldua-Aratz Mugertza 40.23
  6. Julen Kañamares-Jagoba Otaegi 43.22

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!