Gustagarri hasi dira Elkanoko sanpedroak

Aritz Mutiozabal 2023ko eka. 29a, 15:00

Auzoko jaiei gogotsu ekin diete, eta gaurkoan, ohi bezala, lehiaketara aurkeztutako patata tortillarekin hamaiketakoa egin dute bizilagunek.

Atzo arratsaldean eman zieten hasiera San Pedro jaiei Elkanoko bizilagunek, suziriak lehertuz eta kanpai hotsekin. Gaur eguerdian, ohiturari jarraituz, meza nagusiaren ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa egin dute, eta jarraian,  bertaratu diren guztiak frontoiaren eta auzo elkartearen kanpoaldean elkartu dira lehiaketako tortillak eta beste zenbait pintxo dastatzeko. Ezin giro hobea sortu da, ZarautzTrik taldeak girotu duen bitartean.

Sanpedroek bihartik segi eta asteburu osoan iraungo dute, eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte denen gozagarri: parrillada eta bertsoak, ume jolasak, auzo afaria, herri kirolak eta musika.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!