San Pedro eguna ari dira ospatzen Andatza auzoan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 29a, 14:20

Herri kiroletako ekitaldia izan da San Pedro eguneko protagonista, Andatzan. Jubilatuen hamaiketakoa ere jendetsua izan da. 100 hamaiketako inguru atera dituzte goizean.

Atzo arratsaldean hasi zituzten San Pedro jaiak ofizialki Aiako Andatza auzoan. Gaur, San Pedro eguna ari dira ospatzen. Usadioari eutsiz, herri kiroletako ekitaldia izan da goizean. Udane Ostolaza eta Ainitze Zumeta harri-jasotzaileak eta bertako gazteak aritu dira. Herritar ugari gerturatu da hitzordura.

Andatzako Auzo Elkartetik adierazi dutenez jendetsuak ari dira izaten orokorrean, gaurko ekitaldiak. Meza nagusia eta jubilatuen hamaiketakoarekin hasi dute eguna, eta 100 pertsona inguru bildu dira tripak betetzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!