Hirugarren egin du Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI'.-ak Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketan

Andrea Zipitria 2023ko uzt. 3a, 08:56

17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor mozteko. Proba, Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi zuen.

Atzo, igandearekin, jokatu zen 2023ko Gipuzkoako bigarren mailako aizkora txapelketa, Andatzan. Bada, podiumeko hirugarren postua etxean geratu zen, Andoni Iruretagoiena Izeta VI aiarrak, lortu baitzuen hirugarren postua. 17 minutu eta 37 segundo behar izan zituen 54 ontzako lau enbor eta 60 ontzako bi enbor mozteko. 

Xabier Zaldua zumarragarrak jantzi zuen txapela  16 minutu eta 05 segundoan proba amaitu ondoren. Haren atzetik izan zen Julen Gabirondo Urnietako aizkolaria; 16 minutu eta 37 segundurekin.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!