Herritarren doinuak

Bost kanta kutunak: Ainara Saizar

Erredakzioa 2023ko abu. 2a, 10:00
Ainara Saizar. (Onintza Lete Arrieta)

Udako oporrekin batera, bueltan da herritarren doinu kutunen atala. Oraingoan Ainara Saizar pandero-jotzaile aiarrari gogoko dituen bost kantez galdetu dio Karkarak.

1.- Min hau (Katamalo)

"Anderrek asko asko entzuten duen kanta izan da beti, eta hortik niri ere sartu egin zait zaletasuna. Ederra da! Egunero entzuteko moduko horietakoa". 

2.- Gogoaren baitan (Anje Duhalde)

"Asko gustatzen zait Anje Duhalde. Eguneko une guztietan entzun dezaket, eta bere abestien artean kantu hau da gehien atsegin dudana". 

3.- I Will Always Love You (Whitney Houston)

"Aspaldian kanta hau entzun gabe nongoen, baina Karkarak bost kantu aukeratzeko eskatu zidanean, horixe etorri zitzaidan burura. Izugarrizko indarra dauka eta entzute dudan gutxi horietan kristorena iruditzen zait". 

4.- Zure ondoan (Akelarre)

"Iñaki anaiarengana gerturatzen nauen taldea da Akelarre. Behar-beharrezkoa dut. Eta Zure ondoan kanta bereziki gustatzen zait".

 

5. Corazon Hambriento (India Martinez)

"Zaila egin zait bost kanta aukeratzea, baina aukeraketa horretan aspaldi entzun gabe nuen Corazon Hambriento abestia sartu beharra nuen. Gogoratzeko jarri nuenean gustura entzun nuen, eta zerbait berezia sortu zidan barrenean".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!