Espainiako Gorteetarako hauteskundeak 2023

Aian EH Bildu nagusitu da gaurkoan

Onintza Lete Arrieta 2023ko uzt. 23a, 22:25

Koalizioak 380 boto eskuratu ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, eta 358 boto izan dira EAJrentzat. Abstentzioa altua izan da beste behin, %41,72koa.

Zenbatu dituzte Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako boto guztiak Aian, eta 2019ko azaroan ez bezala, oraingoan EH Bilduk lortu du boto gehien herrian: 380. EAJk, berriz, 358 eskuratu ditu. 2019an, berriz, 316 boto jaso zituen EH Bilduk, eta 406 EAJk.

Abstentzioa altua izan da gaurkoan ere Aian, %41,72koa, 2019koaren parekoa (%41,99koa izan zen orduan).

Gainerako alderdiei dagokienez, PSE-EEk jaso du boto gehien, 63 guztira, eta gertu gelditu da Sumar, horrek 58 boto eskuratu baititu. PPk 25 boto jaso ditu, eta Voxek, berriz, 11. Hemen ikus daitezke emaitza guztiak.

Senatuko emaitzak bihar emango ditu KARKARAk.

2019an EAJ garaile

2019an bi aldiz egin ziren Espainiako Gorteetarako bozak. Apirilaren 28ko hauteskundeen ondoren akordiorik erdietsi ez, eta azaroaren 10ean bigarrenez eman behar izan zuten botoa herritarrek. Aian, apirilean %34,58koa izan zen abstentzioa, eta zazpi puntu altuagoa azaroan, %41,99koa.

Bi aldietan, hori bai, alderdi berak eskuratu zuen boto gehien: EAJk. Apirilean 472 boto jaso zituen, eta azaroan, 406. EH Bildu izan zen bigarren indar bozkatuena, lehenengoan 317 botorekin, eta bigarrenean 316 botorekin. Hemen daude ikusgai 2019ko emaitza guztiak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!