Herri-kirol jaialdia izan da eguerdian Santio Erreka auzoan

Gorka Eizagirre 2023ko uzt. 25a, 16:34

Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek egin dute herri-kirol erakustaldia frontoian.

Santio jaiak dira egunotan Aiako Santio Erreka auzoan, eta gaur eguerdian, Santio eguna ospatzeko, Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek herri-kirol erakustaldia egin dute frontoian. Goizean meza nagusiarekin hasi dute auzotarrek eguna, eta, ondoren, hamaiketakoa egin dute Portun. Eguerdian, berriz, eguraldiak lagundu ez badu ere, jendea bildu da herri-kirolak bertatik bertara ikusteko, eta giro polita izan da auzoan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!