Aiako pala txapelketa herrikoiak baditu irabazleak

Andrea Zipitria 2023ko abu. 1a, 12:00

Emakumezkoen zein gizonezkoen txapelketako zazpi kategorietako finalak jokatu ziren, igandean, Aiako pilotalekuan.

Pasa den igandean —uztailak 30— jokatu zituzten Aiako pala txapelketako finalak. Emakumeen txapelketako zein gizonen zazpi kategorietako finalak jokatu zituzten. Hona hemen emaitza guztiak:

Pala txapelketako emaitzak:

10 urte bitartekoak
Oinatz-Antton txapeldun Haitz-Beñaten aurka: 10-8 eta 10-6

11-15 urte bitartekoa neskak
Intza-Sara txapeldun June-Saioaren aurka: 10-7, 2-10 eta 5-1

Banaka nagusiak
Iban txapeldun Ikerren aurka: 10-1, 10-1

11-15 urte bitarteko mutilak
Aner-Oier txapeldun Koldo-Xubanen aurka: 6-10, 10-6 eta 5-3

Gizonezko binakako bigarren maila
Aimar-Manex txapeldun Aritz-Igoren aurka: 5-10, 10-7 eta 5-3

Emakumezko binaka nagusiak
Miriam-Nahia txapeldun Ainitze-Olaiaren aurka: 10-8, 10-5

Gizonezko binakako lehenengo maila
Iker-Iban txapeldun Xabi-Daniren aurka: 10-5, 10-9

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!