Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Umorez blai hasi dituzte Aiako jaiak Gazte Egunarekin

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko abu. 5a, 13:46

Eguerdian kuadrillen arteko olinpiadek eman diote hasiera Gazte Egunari.

Iritsi dira San Donato eta San Lorentzo jaiak, eta gaur eguerdi partetik jai giroan murgildu da Aia. Gazte Egunak eman dio hasiera festari eta herriko gazte ugari bildu da plazan, kuadrillen arteko olinpiadetan parte hartu eta jaiari hasiera emateko. Joko xelebreak antolatu dituzte antolatzaileek, eta gozatu ederra hartu dute parte-hartzaileek eta olinpiadak ikusten bildu diren aiarrek.

Kuadrillen arteko olinpiaden ondoren, dema plazara eta pilotalekura joan dira herriko gazteak. Paella lehiaketarako paella ederrak sukaldatzen aritu dira lehenengo, eta jarraian prestatutakoa jateko aukera izan dute lagunartean Gazte Eguneko bazkarian. Arratsaldean eta gauean festak ez du etenik izango: Elektrotxuflak kaleak girotuko ditu arratsaldean eta gauean Skabidean, Kaos Etiliko eta Manitu taldeek kontzertua eskainiko dute plazan, 22:30ean hasita.

Argazkiak: Andrea Zipitria

Erlazionatuak

Jendetza bildu da gaur Aiako frontoian Gazte Eguneko bazkarian

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 abu 05 Aia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!