Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Bertso jaialdia izango da gaur gauean, festen egitarauaren barruan

Andrea Zipitria 2023ko abu. 7a, 14:30

Bertso jaialdia, Aian.

Aiako San Donato eta San Lorentzo jaien baitan, gaur gauean bertso jaialdia izango da. Puntako sei bertsolarik hartuko dute parte, probalekuko zitan.

Aiako bertso jaialdia izango da gaur gauean, probalekuan, 22:30ean hasita. Puntako sei bertsolari arituko dira kantuan, Anjel Mari Peñagarikano gai-jartzailearen esanetara. Parte hartuko duten bertsolariak izango dira: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide