Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Sardina janak eta toka txapelketak hartu dute herriko plaza

Andrea Zipitria 2023ko abu. 9a, 15:00

Herritar ugari izan dira plazan goiz partean. Arratsaldean, garagardo dastaketa eta puzgarriak izango dira. Bihar bukatuko dira jaiak, San Lorentzo egunarekin.

Sekulako giroa izan da gaur goizean Aian. Sardina jana eta toka txapelketa irekia izan dira 11:00etatik aurrera herriko plazan. Arratsaldean, garagardo dastaketa eta puzgarriak hartuko dute herria.

Festak bihar bukatuko dira, San Lorentzo egunarekin, baina jaiak bukatzerako izango da zer egin eta zertaz goza.

Hona hemen biharko egitaraua:

Abuztuak 10, San Lorentzo eguna

- 07:00. Diana herriko kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Emakumezkoak: Arrillaga-Erasun Etxegarai-Mendizabalen aurka. Gizonezkoak: Xala-Albeniz Orbegozo-Pascualen aurka.
- Ondoren, herriko adinekoei eskainitako bazkaria.
- 17:30. Herri Kirol jaialdia: Imanol Royo Lartain-en erakustaldia.
- Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik.
- 22:30. Harribil dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren, Puro Relajoren kontzertua.
- 01:00. Traka zaratatsua eta txokolate beroa.
- Ondoren, DJ Xatur.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!