Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

Gizonezkoen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketa bertan behera geratu da

Intza Trula 2023ko abu. 9a, 18:18

Harrijasotze erakustaldia Aiako probalekuan. (Artxibokoa)

Bihar, San Lorentzo egunean, jokatzekoa zen Gizonezkoen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketa bertan behera geratu da hainbat parte hartzaileren bajak direla eta. Horren ordez, Imanol Royo Lartain-ek erakustaldia eskainiko du.

San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar Aian, eta Herri Kirolen Jaialdiaren barruan egitekoa zen Gizonezkoen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketa bertan behera geratu da. Parte hartzekoak ziren hainbat harri jasotzaileren bajak bultzatuta hartu dute erabakia, eta, horren ordez, Imanol Royo Lartain harri jasotzaileak erakustaldia eskainiko du.

Hala eta guztiz ere, Emakumeen Kintopekoen Harrijasotze Txapelketak aurrera jarraitzen du; Udane Ostolaza, Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga eta Naroa Arruti egongo dira harria jasotzen. 17:30ean izango da txapelketa, Aiako probalekuan.

Horrez gain, jaialdia osatzeko aizkora saioa ere egingo dute Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Jokin Urretabizkaia eta Julen Alberdi Txikia IV aizkolariek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!