Aiako igerilekua aukeratu dute herritar askok beroari aurre egiteko

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 23a, 16:01

Eguerdirako jende dezente bildu da Aiako igerilekuan, berotik ihesi, egun atsegina pasatzeko asmoz.

Euskalmetek alerta laranja ezarri du gaurko Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoan, baina abisua zorroztu du 15:00 eta 18:00 bitarterako, "muturreko tenperatura oso altuengatik". Hala, beroari aurre egiteko asmoz goizetik herritar askok Aiako igerilekura jo dute; batzuk zuhaizpean, itzaletan, jarri dituzte toalla eta aulkiak, eta beste asko, berriz, zuzenean uretara sartu dira freskatzera. Edonola ere berotik ihes egiteko toki aproposa aurkitu dute Aian.

Gaur eguerdiko irudiak dira honakoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!