Adinekoei zuzendutako solasaldia antolatu du Aiako Udalak

Aritz Mutiozabal 2023ko ira. 4a, 16:15

Etzi, asteazkenarekin, izango da saioa Goiz-Argin, 17:30ean. Herritarrak bertaratzeko deia egin dute.

Aiako Udalak solasaldi batera deitu ditu herrigunean bizi diren 70 urte edo gehiago dituzten bizilaguna. Saioa asteazken honetan bertan izango da, 17:30ean hasita, Goiz-Argin (Anbulatorio ondoan).

Herriko adinekoen beharrak, nahiak eta eskaerak entzun eta "elkarrekin ibilbide bat hasteko" asmoz antolatu dute egitasmoa, "Aia hobeago baten alde". Zentzu horretan, solasaldian parte hartzera animatu dituzte bizilagunak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!