Zabalik da Aiako Udalak antolatutako musika eta kirol ikastaroetan izena emateko epea

Andrea Zipitria 2023ko ira. 8a, 14:00

Aiako frontoian Pala Txapelketa Mistoa.

Aiako Udalak ikastaro ugari antolatu ditu datorren ikasturterako herritarren gozamenerako. Horietan guztietan izena emateko aukera, irailaren 18ra arte luzatuko da. Kultur etxean egin beharko da inskripzioa. Ikastaroetako kuotak ere zehaztu dituzte.

Aiako Udalak musika eta kirol ikastaro ugari antolatu ditu datorren ikasturterako herritarren gozamenerako. Panderoa, gitarra, eskusoinu txikia eta pianoa eskainiko dira musika arloan. Kiroletan, bestalde, pilates, yoga, miami fit, amatxo& me, munduko dantzak eta euskal dantzak, hamabost urtetik gorako herritarrentzat. Herriko txikienentzat judo, gym-jazz eta euskal dantzak egiteko aukera izango da.

Urritik ekainera luzatuko dira jarduera guztiak, eta dagoeneko izen-emate epea irekita dago. Kultur etxean egin beharko da inskripzioa. Horretarako azken eguna izango da irailaren 18a.

Hona hemen hileko kuotak:

Musika ikastaroetako hileroko kuotak

-Panderoa: 22 euro/hileko

-Pianoa edo gitarra: 30 euro/hileko

-Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro/hileko

-Pianoa + gitarra: 45 euro/hileko

-Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro/hileko

-Eskusoinu txikia: 30 euro/hileko

-Panderoa + eskusoinu txikia: 50 euro/hileko

Kirol ikastaroetako hileroko kuotak

-Pilates helduentzat: 35 euro/hileko

-Yoga helduentzat: 25 euro/hileko

-Miami Fit helduentzat: 25 euro/hileko

-Amatxo&me helduentzat: 25 euro/hileko

-Munduko dantzak helduentzat: 20 euro/hileko

-Euskal dantzak helduentzat: 15 euro/hileko

-Judo, 5 urtetik aurrera: 20 euro/hileko

-Gym-Jazz, 4 eta 14 urte bitarteko haurrentzat: 20 euro/hileko

-Euskal dantzak, 5 urtetik aurrera: 15 euro/hileko

Oharrak

Familia bateko hiru kidek edo gehiagok aipatutako ikastaroetan parte hartuz gero, %10eko deskontua jasoko dute kuota orokorrean.

Ikastaroren batean jende gehiegik izena emanez gero, iaz izena eman zutenek izango dute lehentasuna; betiere, zehaztutako epearen baitan izena eman badute.

Bestelako ikastarorik antolatu nahi duenak, izen-ematearekin batera adierazi dezake. Taldea osatzeko behar adina lagunek asmo bera azaltzen badute, ikastaro berria sor daiteke.