Iritsi da festa giroa Laurgain auzora

Andrea Zipitria 2023ko ira. 29a, 16:00

Asteburu osoan hainbat ekimen antolatu dituzte sanmiel jaien barruan. Festak gaur egin du eztanda; meza eta herri kirolak izan dira goizean. Gauean ere izango da egitekorik.

Aiako Laurgain auzoa sanmieletan murgildu da gaur bertan, eta eguraldia lagun, giro aparta izan da goiz-goizetik. Festei hasiera emateko, urteroko meza izan dute, eta ondoren herri kirolen txanda iritsi da. Harri-jasotzen ibili da Jokin Eizmendi, eta aizkoran, berriz, Aratz Mugertza eta Hodei Ezpeleta.

Festak, gauean jarraituko du. Auzo afaria egingo baitute Atseden Toki Elkarte3an. Hona hemen egitaraua osorik:

Egitaraua

Irailak 29, ostirala

- 21:00. Auzo afari herrikoia Atseden Toki Elkartean. Menua: tomate entsalada eta urdaiazpiko tortila, txuleta entsaladarekin, gazte eta menbrilloa, kafea eta kopa. Txartelak salgai daude 35 euroren truke Aiako Iturriozena tabernan, eta horiek erosteko azken eguna asteazkena izango da.
- Afalostean, erromeria Izer eta Alabierrekin, goizaldera arte.

Irailak 30, larunbata
- 18:30-21:30. Erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!