Andoni Mujikak erretiroa hartu du 48 urtez kooperatibako langilea izan ondoren

Andrea Zipitria 2023ko urr. 13a, 10:30

Hilaren 11n izan zen bere azken laneguna Lur Alkartasunaren supermerkatuan. Atzo, langile guztiak bildu ziren, eta bazkaltzera joan ziren. Opariak izan zituen Mujikak tartean.

Andoni Mujika Aiako kooperatiba janari dendako langilea izan da 48 urtez, eta aste honetan bertan hartu du erretiroa. Hain zuzen ere, hilaren 11a izan zen bere azken laneguna Lur Alkartasunaren supermerkatuan.

Atzo, berriz, Mujika agurtzeko bazkaria egin zieten lankideek eta kooperatibako lehendakaria den Teo Zuloagak. Guztiak bildu ziren, eta opari gisa argazki bat, oroigarri bat eta Athletic futbol taldeko elastikoa jaso zituen. Izan ere, Athletic zale amorratua da Mujika.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!