Aiako Jai Batzordeak 3.000 euro eman dizkio Marea Urdina elkarteari

Andrea Zipitria 2023ko urr. 20a, 13:30

Herriko jaietako hainbat ekitaldietan lortutako dirua eman dio Aiako Jai Batzordeak, Marea Urdina elkarteari. Atzo izan zen entrega-ekitaldia, kultur etxean. Bertan bildu ziren Aiako Jai Batzordeko zein Marea Urdineko kideak.

Aiako Jai Batzordeak diruz lagundu du Marea Urdina elkartea. 3.000 euro eman dizkio, Aniztasun Funtzionala duten pertsonen inklusioaren aldeko elkarteari.

San Donato eta San Lorentzo jaietako hainbat ekintzetan lortutako diru-sarrera da. Hain justu ere, tonbolan, bertsolarien ekitaldian, bolo txapelketan, sardin janean eta Harribil Dantza Taldearen ikuskizunean batu zituzten 3.000 euro. Atzo arratsaldean izan zen entrega-ekitaldia kultur etxean. Bertan bildu ziren Jai Batzordeko zein Marea Urdineko hainbat kide.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!