"Jendetza" bildu da Aristerrazun denboraldiko lehen erromerian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 24a, 14:53

Udako etenaldiaren ostean, antolatzaileek espero zuten jende asko gerturatzea, eta horregatik tabernako eskaintzaz gain beste edari barra bat jarri zuten iturriaren parean.

Pasa den igandean abiatu zuten Aristerrazun erromeria denboraldia, eta antolatzaileek nabarmendu dute "jendetza bildu zela eta giro ezin hobearekin" hasi dutela sasoi berria. Udako etenaldiaren ostean, espero zuten jende asko gerturatzea, eta horregatik tabernako eskaintzaz gain beste edari barra bat jarri zuten iturriaren parean. Ez zuten hutsik egin aurreikuspenetan eta Andatzako plaza jendez bete zen erromeria denboraldiko lehen igandean.

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!