Gaur goizean Eskola Kirola Krossa egin dute Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 28a, 16:34

Eskola Kirola ekimenean parte hartzen duten Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako gaztetxoak bildu dituzte Aiako lasterketan.

Gaur goizean Urola Kostako haur ugari bildu dira Aian Eskola Kirola Krossean parte hartzeko. Lardizabal Eskolak eta Orioko Atletismo Taldeak elkarlanean antolatu dute ekimena eta Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako gaztetxoek parte hartu dute hitzorduan. Ekimenak "erantzun ona" izan duela adierazi dute antolatzaileek eta, haizea eta-dela ibilbidean hainbat aldaketa egin behar izan badituzte ere, gurasoek eta haurrek prestutasun bikaina erakutsi  dutela ere bai. Hala, Lardizabal Eskolak eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei, parte-hartzaileei eta gurasoei gaur Aian izateagatik. 

Argazkiak: Amaia Arteaga

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!