Gaur erabakiko da XXVII. Kintopeko Idi Probetako irabazlea

Andrea Zipitria 2023ko urr. 30a, 14:30

XXVII. Kintopeko Idi Probak ari dira jokatzen egunotan Aiako probalekuan. Larunbatean jokatu zen lehen saioa, eta Soarteren idiek egin zituzten plaza gehien: 51, hain zuzen ere. Gaur jokatuko da, ordea, proba erabakigarria. 22:00etan izango da hitzordua.

Larunbatean hasi ziren Aiako XXVII. Kintopeko Idi Probak, eta gaur jokatuko dute bigarren saioa, 22:00etan aterako dira idiak erakustaldia ematera.

Larunbatean hiru idi parek hartu zuten parte. Hain zuzen ere, Asador Iruña, Soarte eta Iñaki Lopategiren idiak aritu ziren 2.070 kiloko harriari tiraka, eta gaur, azken hiru idi pareak ikusteko aukera izango da: Iñaki Oliden (Orio), Igone Pagadizabal (Hondarribia) eta Zornotza anaiak (Zalla).

Momentuz, Elgoibarko Soarteren idiek egin dituzte plaza gehien: 51. Gaur jakingo da, ordea, beste idi pareek marka hori gainditzeko gai diren.

Argazkiak: Ibon Errazu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!