Giro ederra izan da eguerdian Urdanetan pentatloi erakustaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko aza. 5a, 14:00

Pentatloi erakustaldian bi bikote jardun dira elkarren aurka: Andoni Iruretagoiena eta Nerea Arruti batetik eta Jakes Iruretagoiena eta Karmele Gisasola bestetik.

San Martin jaien atarikoan murgilduta daude asteburuan Urdanetan, eta gaur eguerdian pentatloi erakustaldia ikusteko aukera izan dute bertaratu diren auzotar eta bisitariek. Izeta Harri Eskolak antolatu du ekimena, eta bi bikote jardun dira elkarren aurka. Alde batetik, Andoni Iruretagoiena eta Nerea Arruti, gaur gaurkoz Euskal Pentatloiko txapeldunak biak, eta bestetik, Jakes Iruretagoiena eta Karmele Gisasola.  Erakustaldi bikaina eman dute, eta herri-kirolaria sasoi betean daudela erakutsi dute beste behin Urdanetako auzotarren artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!