Emakumeen zikloaren inguruan jardungo da gaur Itxaso Erasun

Andrea Zipitria 2023ko aza. 24a, 14:00
Aiako Gazte Asanbladaren aurkezpena kultur etxean. (Aitziber Arzallus)

Aiako Gazte Asanbladak antolatutako osasunaren inguruko tailerraren baitan eskainiko da saioa. Guztira, hiru zita hitzartu dituzte, eta bigarrena izango da gaurkoa. Emakumeen zikloa izango du hizpide Itxaso Erasun dietista nutrizionistak. 

Zenbat dakizu zure osasunaz? izenburua duen ikastaroa ari da ematen Itxaso Erasun dietista nutrizionista Aian, gazte asanbladaren ekimenez. Tailerrak, guztira hiru saio izango ditu, eta gaurkoa izango da bigarrena. Hain zuzen ere, emakumeen zikloaren inguruan jardungo da Erasun.

18:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!