Azaroak 25

Kale antzerkia indarkeria matxistari aurka egiteko

Jabi Gonzalez Toston 2023ko aza. 25a, 15:30

Aiako plazan egin duten A25eko antzerki protesta. (Utzitakoa)

Gizonek emandako tratu txarren biktimak irudikatu dituzte herriko plazan protesta egiteko. Herritar ugari bertaratu dira gaurko aldarrikapen egunarekin bat eginda.

Mundu osoan bezalaxe, indarkeria matxistaren aurka protesta egiteko baliatu dute Azaroaren 25a Aian ere. Bestelako bidea hautatu dute, ordea, aldarrikapena egiteko; izan ere, antzerki bidez egin dute.

Hala, gorriz jantzitako hainbat emakume lurrean bota dira gizonek emandako tratu txarren biktima gisa indarkeria matxista irudikatzeko. Herritar ugari izan dira plazara bertaratu direnak ikuskizuna jarraitzeko eta aldarrikapenei atxikimendua adierazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!