18 saltokik girotu dute Aiako Gabonetako lehen azoka

Andrea Zipitria 2023ko abe. 16a, 22:23

Lehenengoz antolatu du udalak Gabonetako azoka, eta eguraldi onak lagunduta arrakastatsua izaten dabil. Herritar asko ari da gerturatzen probalekura, eta ikusiteaz gain erosi ere egin dute askok.

Aiako Udalak sustatutako Gabonetako azoka izan da lehen aldiz herrian. Askotariko produktuak erosteko eta ikusteko aukera izan da, hala nola; bitxiak, egurrezko jostailuak eta poltsak.

Gabon erosketetarako tokiko merkataritza bultzatzeko asmoz, 18 postu jarri dituzte probalekuan. Gainera, zuzeneko musikarekin eta gaztetxoentzako tailerrekin girotu dute eremua. Eguraldia lagun, jende asko gerturatu da bertara, eta sortutako giroa polita izan da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!