Energiaren inguruko aholkularitza bulegoak gaur emango du urteko azken zerbitzua

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 27a, 11:15

14:00etara izango ditu ateak zabalik, kultur etxean. Interesa duten herritarrek telefonoz dei dezakete bulegora.

Aiako Udalak jakinarazi duenez, energiaren inguruko aholkularitza-zerbitzua gaur arte egongo da zabalik aurten. Ohi bezala, 14:00etara bitartean izango ditu bulegoko ateak zabalik, kultur etxean. Bertan, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek.

Interesa duten herritarrek 943-13 11 44 telefono zenbakira deitu dezakete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!