Bihar goizean jokatuko da Aiako Slaloma

Aritz Mutiozabal 2023ko abe. 30a, 12:00
Iazko Aiako Slalomeko irudi bat (Karkara)

10:00etan emango diote hasiera probari, eta, guztira, 39 autok eman dute izena.

Ohiturarekin jarraituz, urtea motor hotsekin agurtuko dute Aian. VII. Slalom proba automobilistikoa jokatuko du bihar goizean Ubegun industrialdean: pabiloi arteko zabalguneak pista bihurtuta, sekulako giro sortuko da beste urte batez motorzaleen 

Guztira, 39 auto eta gidarik eman dute izena txapelketan, eta hauek 10:00etan hasiko dira lehian, banaka, hainbat txanda osatuz. Edonola ere, aurrez epaileek ibilgailuei egiaztapenak egingo dizkiete, 09:00etatik 09:45era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!