Jeep batean iritsi dira aurten Errege Magoak Aiara

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 5a, 20:57

Ohiko ibilbidea egin dute Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, eta elizako zimitorioan izan dira haurrei goxokiak banatzen.

Eguraldi makurrak ez ditu kikildu Aiara bisitan joan diren Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak, eta betiko ibilbideari eutsi diote. Urtero modu desberdinean agertzen dira herritarren aurrera, eta gaurkoan, Jeep elegante batean iritsi dira hilerri aldetik barrena 19:00 jota. 

Herritar ugari zituzten zain Etxetxon, eta handik, kalejiran joan dira elkarrkin, trikitilariek lagunduta.

Elizako zimitorioan zuten zain Jaiotza, eta aingeruaren bertsoak entzun haurtxoa gurtu ondoren, beren tronuetan eserita aritu dira umeei goxoki partitzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!