Elur eta izotzagatik Andazarraten kontuz ibiltzeko aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak

Onintza Lete Arrieta 2024ko urt. 7a, 11:41
Andazarrate ingurua, gaur eguerdian. (Onintza Lete Arrieta)

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko mendateen egoeraren berri eman du. Aia eta Asteasu artean dagoen mendatea zabalik dago ibilgailuentzat, baina kontuz ibiltzeko eskatu die gidariei.

Elurra ari du Euskal Herriko hainbat mendi eta mendateetan, eta ohi bezala, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza mendateen egoeraren berri ematen ari da. Aia eta Asteasu artean dagoen Andazarraten, esaterako, elurra eta izotza dela eta kontuz ibiltzeko eskatu die gidariei, errepidea une honetan zabalik dagoen arren.

Urola Kostako gainerako mendateetan ez dago inolako arazorik, Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera. Mendateei buruzko informazio eguneratua, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!