San Blas eguneko meza egin dute asteburuan Elkano auzoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko ots. 5a, 11:03
Larunbatean egin zuten San Blas eguneko meza Elkanoko San Blas ermitan. (Marian Lazkano)

Normalean baino jende gehiago bildu zen larunbatean Elkanoko San Blas ermitan.

Larunbatean San Blas Eguna izan zen, eta Aiako Elkano auzoan urteroko meza ospatu zuten San Blas ermitan. Aurtengoan, gainera, asteburua izanik normalean baino jende gehiago bildu zen hitzorduan. Auzotarren esanetan "egun berezia eta polita" izan ohi da, inguruko herrietan bizi diren auzotarrak juntatzen direlako San Blas eguneko mezan, eta aspaldi ikusi gabeko bizilagunekin berriz elkartzeko aukera izaten delako. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!