Inausketa eta lorezaintza hondakinak bilduko ditu UKUEk Aian

Andrea Zipitria 2024ko ots. 13a, 11:30

Inausketa eta lorezaintza hondakinak atez ate biltzeko zerbitzua martxan jarri du UKUEk Aian. Gehienez ere astean edukiontzi bakar bat jasoko da etxeko.

Inausketa eta lorezaintza hondakinak biltzeko atez ateko zerbitzua jarri du martxan UKUEk. Jasoko dituzten hondakinak izango dira: inausketa hondarrak, zatituriko adarrak 15 zm baino txikiagoko diametrodunak eta landareak. Bestalde, azpimarratu dute udal elkarteak banatutako edukiontzietan bakarrik atera daitezkeela hondakinak, eta astean geheienez ere etxebizitza bakoitzeko edukiontzi bakar bat jasoko dutela. Gehiago izanez gero, garbigunera eraman beharko da.

Zerbitzua erabili ahal izateko, aurrez izena eman beharko da, 943 89 08 08 telefono zenbakira deituta edota ingurumena5@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzita.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!