Oraindik eman daiteke izena Aiako XI. Mendi Lasterketan

Andrea Zipitria 2024ko ots. 18a, 11:46

Martxoaren 3an izango da aurtengo proba, eta oraindik eman daiteke izena. Bi egun lehenago edo 400 parte hartzailera iritsitakoan itxiko dute izen-ematea. Gaur-gaurkoz, 207 lagun daude izena emanda. Gainera, parte hartzaile guztiek hamaiketako beroa eta kamiseta jasoko dute.

Bi aste falta dira martxoaren 3an, igandearekin, izango den Aiako XIII. Mendi Lasterketarako, eta oraindik ere bada izena emateko aukera, Kirolprobak.eus atarian, hemezortzi euro ordainduta. Lasterketa baino bi egun lehenago itxiko dute izen-ematea, aurrez ez bada gehienezko parte hartzaile kopurura iristen. 400 lagunek hartu dezakete parte proban, eta gaur-gaurkoz, 207 daude izena emanda.

Internet bidezko izen-ematea itxi ondoren lekurik geldituko balitz, probaren egunean bertan ere emango dute horretarako aukera; 25 euro ordainduta.

Probari hasiera 10:30ean emango zaio, Aiako plazatik abiatuko dira parte hartzaileak, eta Pagoetako natur parkean barrena hamabost kilometroko ibilbidea egin ondoren, bukatuko dute hasitako leku berean proba Gainera, korrikalari guztiek hamaiketako beroa eta kamiseta edukiko dute ordainetan. 

Sariei dagokienean, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, lehenengo postuan bukatzen duenak 200 euro jaso ditu dirutan; bigarren egiten duenak, 150 euro; eta hirugarrenak, 100 euro. Horiez gain, orain arteko marka hautsi eta berria jartzea lortzen duenari, beste 100 euro emango dizkiote. Gizonekoetan, 1:03:39 da orain arte sekula egin duten denborarik onena, eta emakumezkoetan, 1:14:23.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!