Orientazio jolasa izango da hilaren 25ean Iturraranen

Andrea Zipitria 2024ko ots. 16a, 15:00

Jarduerak helburu izango du "natura eremuetan orientatzen ikastea eta bertako elementuak gehiago ezagutzen joatea". Parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da.

Neguko Altxorrak izenburupean, familian egiteko orientazio jolasa antolatu du Iturraran parketxeak. Bertatik iragarri dutenez jarduerak helburu izango du "natura eremuetan orientatzen ikastea eta bertako elementuak gehiago ezagutzen joatea". Parte hartzaileek balizak topatu beharko dituzte, eta naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun.

Interesa duten herritarrek aldez aurretik eman beharko dute izena 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Jardueran parte hartzeko, helduek bost euro ordaindu beharko dute; eta 12 urte arteko haurrek, hiru euro. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du jarduerak, eta jolasari hasiera 11:00etan emango diote.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!