Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan egitaraua prestatu dute Aian

Andrea Zipitria 2024ko ots. 29a, 14:00
Azaroak 25aren bueltan plazan egindako antzerkia. (Utzitakoa)

Zine emanaldiak, antzerkia, kalejira zaratatsua eta emakume* afari feminista izango dira Aian, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan.

Martxoaren 8a ate joka da jada, eta horren harira, Aian emakume talde bat elkartu da Emakumeen Nazioarteko Egunari ahotsa emateko asmoz. "Ahoz aho deialdi zabal bat" egin zuten, eta batu dira "lanbide eta adin ezberdinetako" hainbat emakume. Halaz osatu dute M8aren bueltan egitarau oparoa. Zine emanaldiak, antzerkia eta kalejira zaratatsua izango dira, besteak beste. Hona hemen egitaraua osorik:

AIA
Martxoak 3, igandea
- 12:00. M8ko banderen salmenta, plazan.
Martxoak 8, ostirala
- 17:30. Maraka eta txapa tailerra haurrentzat, plazan.
- 19:00etan. Kalejira zaratatsua, plazatik abiatuta.
- 21:00. Emakume* afari feminista, Alkarren. Afarirako txartelak Aize Berrin eta Iturriozena tabernetan daude salgai, igandera arte. Bi menu daude aukeran.
Martxoak 9, larunbata
- 16:00. Ausarta, zine emanaldia haurrentzat, kultur etxean.
- 18:00. The Skater, zine emanaldia haurrentzat, kultur etxean.
- 20:00. Yurre Ugarteren eskutik Joana Maiz komikiaren aurkezpena eta tertulia. 
Martxoak 10, igandea
- 17:30. Ztandap antzerkia, kultur etxean. 
 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!