Aian %50eko errekargua ezarriko zaie etxebizitza hutsei

Andrea Zipitria 2024ko mar. 3a, 15:00

Martxoaren 31era arte izango da eskaerak aurkezteko aukera.

Aiako Udalak jakinarazi duenez 2024erako %50eko errekargua ezarriko zaie etxebizitza hutsei.

Salbuespenak izango dituzte, ordea, ondorengo baldintzak betetzen dituzten etxebizitzek: jarduerei lotutako etxebizitzak (EJZn alta emanda); alokatutako etxebizitzak (aurreko urtean 9 hilabete gutxienez); zahar goitzetan erroldatutako pertsonen titulartasuneko etxebizitzak; herentzia baten parte diren etxebizitzak, titularra hil eta bi urteko epean; lurzoru urbanizaezinean dauden etxebizitzak, urbanizazio baten parte direnak ezik (Arginmuno), etxebizitza hutsak 300 kWh gutxieneko energia kontsumoa frogatzen duten etxebizitzak.

Interesdunez, martxoaren 31era arte aurkeztu beharko dituzte eskaera orria, eta beharrezkoak diren agiriak. Xehetasun guztiak udal bulegoan daude eskuragarri.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!