Eskua bete ore ekimena antolatu dute Iturraranen iganderako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 4a, 11:31

Ogia egin eta Agorregiko errotak eta burdinola ezagutuko dituzte parte hartzaileek.

Iturraran Parketxeak Eskua bete ore ekimena antolatu du datorren iganderako. Ganbara zaharrean elkartuko dira parte hartzaileak 10:30ean, eta zereal ezberdinak ikusi, ukitu eta ezagutu ondoren, ogi ore zati bana banatuko zaie parte-hartzaileei ogia egiteko. Jarraian,  Agorregiko errotak eta burdinola dauden bailarara ibilaldia egingo dute uraren bideak jarraituz, eta errota ikusiko dute funtzionamenduan. Hori bukatutakoan, Iturraranera bueltatu eta egindako ogia jasoko dute bisitariak. Bisita 10:30etik 13:15era bitartean izango da.

Eguraldia oso ona ez bada, berriz, errotara jaitsi beharrean, ogia egin ondoren parketxean geratuko dira Errotaren jolasean jolasten, antzara jokoaren antzeko jolasean.

Ekimenaren inguruko informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, 943 83 53 89 zenbakira deitu edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi dezakete interesatuek. Bisitaren prezioa 7 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!