Oraindik eskuratu daitezke 'Gu ere martxoak 8' leloa duten banderolak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 6a, 13:00

Kultur etxean, eskolan eta herriko tabernetan daude eskuragarri banderolak. Bildutako diru guztia Iñurri elkarteari emango zaio.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Aiako emakume talde batek banderola moreak jarri zituen salgai pasa den igandean, herriko plaza, bost euroan. Ostirala bitartean, berriz, herriko tabernetan, eskolan eta kultur etxean izango dira eskuragarri banderolak.

Asmoa da bildutako diru guztia Iñurri elkartera bideratzea. Iñurri elkartea da minbiziaren akonpainamenduan, formazioan eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzailea duen elkartea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!