Kultur ekintza ugari izango dira maiatza bitartean Aian

Andrea Zipitria 2024ko mar. 11a, 14:00
Kultur ekitaldien aurkezpena. (Jon Ander Azpiroz)

Ipuin-kontaketa saioa, ikuskizuna, tailerra, puzgarriak eta dantzak izango dira maiatzera bitartean, Aian.

Maiatzera bitartean izango diren kultur ekitaldien berri eman du Aiako Udalak. Kultur etxearekin eta Xatur gaztelekuarekin elkarlanean osatu dute eskaintza. "Denetik eta denantzat" egongo dela aipatu du Jon Ander Azpiroz alkateak. Hala, ipuin-kontalaria, ikuskizuna, puzkgarriak, tailerra eta musika eta dantza izango dira, besteak beste.

Ekintza gehienak kultur etxean izango dira, baina bat edo beste plazan eta futbol zelaian egingo dira. Hona hemen egitaraua osorik:

  • Martxoak 26, asteartea. Puzgarriak futbol zelaian Real Sociedad fundazioarekin eskutik, 16:30etik 19:30era.
  • Apirilak 19, ostirala. Komunikazioa familian tailerra kultur etxean, 17:00etatik aurrera. Izena aurrez eman beharko da.
  • Apirilak 23, asteartea. Ipuin-kontaketa saioa, 18:30etik aurrera kultur etxean. Mirari Alkortak, Maitane Unanuek eta Xabier Etxanizek eskainiko dute. 
  • Apirilak 27, larunbata. Danbolinen emanaldia,18:00etatik aurrera, herriko plazan.
  • Maiatzak 3, ostirala. Mugak eta Zaintza dantza tailerra, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean, Iñaki Santosen eskutik. Aurrez izena eman beharko da.
  • Maiatzak 5, 19 eta 26. Iturraran parketxean tailerrak (Erlategia eta kandelagintza, Altxorraren bila et ogia eta errota) 3-16 urte bitarteko haurrentzat. Izena aurrez eman behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!