Energiaren inguruko doako aholkularitza zerbitzua izango da gaur kultur etxean

Andrea Zipitria 2024ko mar. 13a, 09:44

Energiaren inguruko aholkularitza zerbitzua izango da gaur kultur etxean. Interesa dutenek, hitzordua aurrez hartu beharko dute. Ekener enpresako aditu bat ariko da horretan, 15:00etatik 20:00etara bitartean.

Energiaren inguruko doako aholkularitza zerbitzua izango da gaur Aian, udalaren ekimenez. Ekener enpresaren bitartez eskainiko da zerbitzua, 15:00etatik 20:00etara. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea goizean zehar udalera deituta, (943 13 11 44) edota arratsaldean, kultur etxera (943 13 09 24) deituta. Hala, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!