23. Korrika

Aiako Udalak autobusa jarriko du Korrikako lekukoa herritarrekin eramateko

Andrea Zipitria 2024ko mar. 18a, 15:15
22. Korrika Oriotik igarotzen.

Zudugarai inguruan kilometro bat erosi du Aiako Udalak, eta herritarren parte-hartzea bultzatze aldera, autobusa jarriko du joan-etorria egiteko. Horretarako, ordea, izena eman beharko da aurrez.

Bihar gauerdian igaroko da 23. Korrika eskualdetik, eta Aiako Udalak 23. Korrikako kilometro bat erosi du martxa udalerritik pasatzen den puntuan. Hain zuzen ere, Zudugarai inguruan.

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera, eta horregatik, bertaratzea errazte aldera, autobusa antolatu dute joan-etorria egiteko.

Autobusa 23:30ean abiatuko da Etxetxotik Zudugarain aldera, ondoren itzultzeko aukera egongo delarik.

Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du. Horretarako aukera izango da udalera deituta, ohiko ordutegian, 14:00ak arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!