Larunbat gauean hainbat eraso sexista izan zirela salatu du Aiako emakume taldeak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 18a, 21:38

Erasoak salatzeko ostiralean "salaketa ekintza" bat egingo du Aiako emakume taldeak, 19:00etan.

Larunbat gauean Aian izandako eraso sexistak salatu ditu Aiako emakume taldeak. Azaldu dutenez, larunbat gauean gertatu ziren probalekuan aurreikusita zegoen kontzertuaren bueltan.

Horren aurrean emakume taldeak azaldu du "salaketa ekintza" jarriko dutela martxan, eta momentuz zer nolako ekintza egingo duten adostu ez duten arren, ostiralean 19:00etan egistamoren bat egiteke geratu dira. "Aski" dela nabarmendu dute eta inongo erasorik ez dutela onartuko gogorazi dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!