Baso Bainua jarduera antolatu du Iturraran Parketxeak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 21a, 14:07
Iturraran parketxea udaberrian.

Baso Bainua naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen duen "esperientzia sentsoriala" dela azaldu dute antolatzaileek. Doako hitzordua igande honetan izango da, baina aldez aurretik erreserbatu egin beharko da.

Iturraran Parketxeak saio berezia antolatu du Basoen Nazioarteko Egunaren baitan. Baso Bainua izeneko jarduera egingo dute igande honetan, Iturraran Parketxean.

Baso Bainua naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia "moteltzen laguntzen duen esperientzia sentsoriala" dela azaldu dute antolatzaileek. "Inguruari so egin eta hura laztandu, usaindu, dastatu eta entzun; bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean jarriko ditugu", zehaztu dute. Hala, parte-hartzaileek jarduera hori egiteko behar duten gauza bakarra "erritmo pausatu batean arnasa hartzea, inguruneaz gozatzea eta txunditzeko gaitasunaz oroitu nahi izatea" dela azaldu dute.

Hitzordua igande honetan izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Iturraran Parketxean. Doakoa izango da saioa, baina aldez aurretik erreserbatu egin beharko da    iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi edo 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!