Aiarrek gogor salatu dituzte pasa den larunbateko eraso sexistak

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 23a, 12:00

19:00etan elkartu ziren herriko plazan, eta jarraian gurutzatu zituzten herriko kaleak erasoak "ozen" salatzeko asmoz.

Aiako talde feministak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten atzokoan joan den larunbateko eraso sexistak salatzeko.

19:00etan elkartu ziren herriko plazan, eta jarraian gurutzatu zituzten herriko kaleak erasoak "ozen" salatzeko asmoz. Aski da! Nazkatuta gaude! zioen pankarta eskuan zutela, hasitako leku berean amaitu zuten manifestazioa, eta irakurketa bat egin zuten bertan, biktimei "babes osoa" erakusteko helburuarekin. 

(Argazkiak: Aloña Azpiroz)

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!