Iraola eta Poblacion nagusitu dira Aiako XVII. Igoeran

Mireia Galarza Bastida 2024ko mar. 24a, 12:00
Iraola eta Poblacion, atzoko igoeran. (Josu Uribe)

Iraola pilotu bizkaitarra Nova NP-01 auto berriarekin aritu zen atzokoan, eta minutu bat eta 42 segunduko denboran amaitu zuen igoera. Poblacion, berriz, bere Lotus Exige ikusgarriarekin, minutu bat eta 56 segunduko denboran helmugaratu zen.

Eguraldia lagun, XVII. Igoera jokatu zuten atzokoan Aian, eta Joseba Iraola eta Beñat Poblacion izan ziren irabazleak bakarlekuetako eta turismoetako kategorian, hurrenez hurren. 

Iraola pilotu bizkaitarra Nova NP-01 auto berriarekin aritu zen atzokoan, eta minutu bat eta 42 segunduko denboran amaitu zuen igoera. Entrenamenduko bi txandetan arazo txiki batzuk izan arren, horiek konpondu ahal izan zituen txapela lortzeko. Bigarren postuan Arkaitz Ordoki pilotu nafarra sailkatu zen, Nova NP-03 autoarekin, jardunaldi guztian oso azkar ibili ostean. Hirugarren postua, aldiz, Javier Polanco kantabriarrarentzat izan zen, Aian estreinatutako Formula Dicode batekin erregistro oso onak lortuta, nahiz eta azken txandan izandako arazoek emaitza hobeak lortzea eragotzi zioten.

Autoen artean Beñat Poblacion izan zen azkarrena, bere Lotus Exige ikusgarriarekin, minutu bat eta 56 segunduko denbora lortuta. Bigarren postua Bruno Schererren Porschearentzat izan zen, zortzi segundu geroago amaituta. Hirugarren azkarrena Ruben Artia izan zen, BMW E46 Kompressor batekin bere aurrekoarengandik segundo bat pasatxora helmugaratuta.

Beste kategorietan, honakoak izan ziren irabazleak: 

1. Maila: Ruben Arteia
2. Maila: Beñat Herria.
3. Maila: Gorka Eizmendi
4. Maila: Aitor Zabaleta
5. Maila: Hodei Unsión
6. Maila: Iñigo Olabegogeaskoetxea
7. Maila: Unai Ponce
8. Maila: Jose Sanz
9. Maila: Aitor Manso
10. Maila: Joseba Iraola
H3: Mikel Urionabarrenetxea
H1: Rafa Díaz Pulido
Juniorrak: Unai Ponce
1.6 Kopa: Joseba Sanz
2.0 Kopa: Pablo Muga
Propultsio Kopa: Iñigo Olabegoeaskoetxea

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!