Aiako medikuaren apirileko ordutegia

Erredakzioa 2024ko api. 3a, 11:00
Aiako osasun zentroa. (Andrea Zipitria Ibarrola)

Jakinarazi dute dagoeneko hil honetan zer ordutegi izango duen Aiako osasun zentroko mediku zerbitzuak. Hona hemen, egunez egun, medikuaren ordutegi zehatza.

Aiako Udalak herriko osasun zentroko mediku zerbitzuaren apirileko ordutegia jakinarazi du. Hilabete osoan zehar, aste barruan, 8:00etatik 15:00etara egongo da medikua Aian. Hileko asteazkenetan, berriz, ordutegia bestelakoa izango da: 12:00etatik 15:00etara eskainiko da zerbitzua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!