Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Ane Arruti

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 09:00
Ane Arruti.

Urteko opor nagusien bueltan ohi duen bezala, Karkarak Aste Santuen bueltan plazaratu du Bost kantu kutunak seriea, eta hauxe da azken atala. Oraingoan, Ane Arruti Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari aiarrak aukeratu ditu bere abesti gustukoenak.

      • Pompeii (Bastille)

"Abesti gustukoenekotakoa dut hau, sekulako bibrazio onak ematen dizkidalako. Oso umore oneko jartzen nau".

    • Mirotzak (Benito Lertxundi)

"Arraunean gabiltzanontzat ereserkia da ia-ia; motibatu egiten duen kantua da, izan ere".

    • Flying free (Pont Aeri)

"Entrenatzeko asko erabiltzen dugu, eta gainera, aiar guztiontzat mitikoa dela uste dut, Aiako festetako txosnen inguruko oroitzapenak ekartzen dizkigulako.

    • Orain bat gara (Ibil Bedi)

"Oso oroitzapen onak ekartzen dizkit kantu honek, sentipen positiboak eragiten dizkit".

 

  • La gent que estimo (Oques Grasses)

"Kuadrillan bananduta gaude denok, eta urruti dauden horiekin elkartzeko eta gogoratzeko kantu bat da hau".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!