Apirileko azken asteburuan izango den Landare Berezien Azokarako boluntarioak behar dituzte

Andrea Zipitria 2024ko api. 10a, 17:00
Landare Berezien Azoka.

Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntarioak behar dituzte. Baita frantses itzultzaileak, mintegietako kideekin komunikatu ahal izateko. Azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da, eta egun osorako edo erdirako eman daiteke izena. Boluntario guztiek ordainetan jasoko dute landare bana.

Apirilaren 27an eta 28an Landare Berezien 20. Azoka egingo dute Iturrarango Lorategi Botanikoan, eta Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baita ere frantses itzultzaileak eskatu dituzte, mintegietako kideekin komunikatu ahal izateko. Azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da eta egun osorako edo erdirako izena eman daiteke.

Lan hori boluntarioa da, eta parte hartzen dutenei landare bana ematen diete ordainetan. Lanerako prest leudeken herritarrek iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi beharko dute edota telefonoz deitu 943 83 53 89 zenbakira.

Azokak 20 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren bueltan egitarau berezia antolatu dute.  Azokaren inguruko informazio gehiago, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!