Mediku-zerbitzu finkoa izango du Aiak

Andrea Zipitria 2024ko api. 11a, 15:00
Aiako anbulatorioa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak udalari iragarri dionez, gaur egungo medikuak Aian hutsik zegoen plaza hartu du. Horri esker, hemendik aurrera, zerbitzua lehengoratu egingo da. Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da medikua Aian.

Aiako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, gaur egungo medikuak Aiako plaza hartu du, eta horrenbestez, hemendik aurrera, mediku kontsulta pasa den urteko uda aurretik eskaintzen zen ordutegira itzuliko da.

Hau da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara izango da medikua anbulatorioan. Pediatra, berriz, asteazkenetan izango delarik.

Jon Ander Azpiroz alkateak "eskerrak" eman nahi izan ditu bitarte honetan "herritarrek, profesionalek zein anduradunek erakutsi duten pazientzia eta laguntzeko prestutasunagatik".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!