Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak Aian egiteko datak zehaztu dituzte

Andrea Zipitria 2024ko api. 14a, 09:00
Traktore bat.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egiten duen Unitate Mugikorra Elkano auzoan izango da maiatzaren 2an eta kaskoan, berriz, maiatzaren 7an iritsiko da. Horretarako aurrez hitzordua hartu beharko da.

Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT/ITV) egiten duen Unitate Mugikorra Aiara etorriko da. Hain justu ere, maiatzaren 2an Elkano auzoan izango da, eta maiatzaren 7an, kaskoan bertan (BM ondoko aparkalekuan). 

Aldez aurretik hartu beharko da zita online edo telefonoz (943 62 63 00).

Ohi bezala, jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta azterketa egiteko tarifa ordaindu. Zentzu honetan gogorazi dute, nekazaritzako ibilgailuek lehenengo azterketa teknikoa pasa beharko dutela 8 urte betetakoan; 16 urtera arte bi urtean behin, eta zaharragoek, urtero.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!